ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Abian da ‘GAZTEAK ETA ALOKAIRUA’ gaia aztertzeko lana

Abian da 'Gazteak eta alokairua' gaia aztertzeko lana! Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) ziur da alokairua etxebizitza-politiken ardatza izan behar dela. Horregatik, Hizpideak argitalpenaren bosgarren aleak gai hori jorratuko du, errealitatearen diagnostiko bat egin eta hobekuntza-botikak proposatzeko. Horrela erabaki du monografiko hau diseinatzeko eratu den lantaldeak (Iratzarri, Ezker Batua gazteak, Juventudes Socialistas eta Gaztelekuk osatuta, eta EGK-ko elkarte guztiei irekia). Besteak beste, radiografia honek alokairurako laguntza-zuzenak eta errentako etxebizitzen parke publikoa aztertuko ditu, bai eta mugikortasuna, dependentzia eta gazteen emantzipazioaren gainean eragina duten beste faltore batzuk ere. Modu berean, beste herrialde batzuetako ‘praktika onak' azalduko ditu, hala nola Austria, Suezia, Frantzia, Holanda eta Alemanian abiatutakoak. Bitartean, aurreko aleak irakurri ditzakezu argitalpenen atalean.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.