Abian da GAZTE-EKIN (edo nola lortu gazteon ahotsa politika publikoetan zeresana izan dezan)

 Gazteok esateko asko dugula uste al duzu?

Gure ahotsa gazteongan eragina duten politika publikoetan aintzat hartzea gustatuko litzaizuke?

Zure auzoko elkartean, garapenerako erakunde batean, gaztetxe batean edo aisialdiko talderen batean parte hartzen al duzu?

Ez duzu elkarte batean parte hartzen, baina bizi garen gizartea hobetzeko zure harri koskorra jartzea maite duzu?

Politikak diseinatzerakoan, politikariek gazteok esateko duguna entzun beharko luketela pentsatuko zenuen noizbait, seguraski. Azken finean, gugan eragina dute politika horiek. Ados, baina… nola? Zein modutakoa izan beharko litzateke harreman hori?

gazteekin

Hori da GAZTE·EKIN! ekimenarekin aztertu nahi duguna. Gaika banatutako hainbat eztabaidaren bitartez (etxebizitza, enplegua, generoa, osasuna…) eta gai horiek guztiak bilduko dituen amaierako kongresu batekin, gazteon parte-hartzea nola bultzatu aztertuko dugu, bai eta parte-hartze horrek nola eragin dezakeen politika publikoetan ere. 

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) abiatu dugu proiektu hau, Europako Youth in action programaren diru-laguntzarekin.

 

Xehetasun gehiago nahi baduzu, zatoz aurkezpen-saio irekietara!:

– En Bilbon, EGK-ko egoitzan (Autonomia kalea, 44. Indautxuko metroa). 18.00etan.

– Gasteien:EGK-ko egoitzan (Ramiro de Maeztu, 15), 19.00etan.

– Donostian, EGK-ko egoitzan, Andia kalea, 11, 1. 18.00etan.

Bitartean, hemen uzten dizuegu proiektuaren lehen zirriborroa (Ekarpenak gogoz jasoko ditugu!).

pdf

Esandakoa:

Ekainaren 12an, asteartea.

18.00etan.

EGK-ren Bilboko egoitzan (Autonomia, 44).

info+: gazteekin@egk.eus

 

logoak

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .