A20-ko hauteskundeen harira egindako GaztEztabaida

Enplegua, prekarietatea, hezkuntza eta etxebizitza A-20ko euskal hautagaien gai nagusiak #GaztEztabaida-n

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), abenduaren 20ko (A20) Hauteskunde Orokorren harira, gazteen gaien inguruan Euskadi mailan egingo den eztabaida garrantzitsuena antolatu du gaur. #GaztEztabaida “Gazteok hauteskundeen aurrean” ekitaldia eguerdiko 12.00etatik aurrera Gasteizko UPV/EHUko campuseko Letra Fakultateko Gradu Aretoan egin da eta bertan euskal alderdien zazpi hautagai izan dira.

Eztabaidak ordubete eta hiru laurdeneko iraupena izan du: hautagai bakoitzak 5 minutu izan ditu bere proposamenak egiteko eta gero, publikoan, sare sozialetan eta Twitterren bidez jaso diren galderekin, beste bi erronda egin dira. Hauek izan dira zazpi parte-hartzaileak:

PP: Leticia Comerón, Kongresurako hautagaia Araban.
PSE-EE: Jon Nogales, Kongresurako hautagaia Araban.
EH BILDU: Gotzon Elizburu, Kongresurako hautagaia Gipuzkoan.
EAJ-PNV: Almudena Otaola, Senaturako zerrendaburua Araban.
ORAIN BATERA-UNIDAD POPULAR: Carlos Tejerizo, Kongresurako zerrendaburua Araban.
EQUO-PODEMOS: Juantxo López de Uralde, Kongresurako zerrendaburua Araban.
CIUDADANOS: Rodrigo Zamora, Kongresurako hautagaia Araban.

UPyD alderdiko Rubén Martinek, Kongresurako hautagaia Bizkaian, parte hartu behar zuen baina azkenean ezin izan du.

Hautagaiek egin duten diagnostikoan, antzeko gaiak jorratu dituzte: enplegua eta lan erreformak, hezkuntza, unibertsitatea, etxebizitza, prekarietatea, laguntza sozialak, neoliberalismoaren indarra… Norberak bere proposamenak egin ditu, neurri orokor eta neurri zehatzekin. Gai orokorragoak lantzeko ere denbora egon da, besteak beste, Kontzertu Ekonomikoa, Garoña, eta abar.

Hautagai guztiek EGK-k antolaturiko ekimena eskertu dute. Bestalde, ikasle batzuk #GaztEztabaida probestu dute euren aldarrikapenak egiteko. Pankarta batzuekin eta zarata eginez aretoan sartu eta eztabaida gelditu dute bi minutuz; EGKtik gelditzeko eta galderak egiteko gonbidapena luzatu zaie baina ez dute nahi izan. Aretoa utzi dutenean ekitaldiarekin normaltasunez jarraitu da.

Whatsappetik galderak bidaltzeko aukera egon da, baita Twitterrekin jarraipena egiteko ere. Horrela, #GaztEztabaida hashtag edo traola euskal tendentzia bihurtu da goizaren bukaeran. Gainera, ETB-2ko “En Jake” saioak ere zuzeneko konexioak egin ditu Gasteizekin. Eztabaida ikusi ez dutenentzat, hurrengo egunetan egindako grabaketa EGKren Youtube kanalera igoko da eta webgunea eta sare sozialen bidez zabalpena emango zaio.

Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak antolakuntzan laguntzen dute.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .