Euskal eskolek aisialdi hezitzaileko 40 ikastaro baino gehiago eskaintzen

Euskal eskolek aisialdi hezitzaileko 40 ikastaro baino gehiago eskaintzen dituzte: begiralea, zuzendaria eta animatzaile soziokulturala

Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 40 ikastaro baino gehiagoren eskaintza aurkeztu dute. Aurten ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten dute astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek horrelako ikastaroak Euskadin egiteko garrantzia azpimarratu dute eta izena beste erkidegotan antolatzen diren ikastaro expressetan ez ematea gomendatu dute.

Bakoitzak bere beharretara egokitzen den ikastaro egokiena aukeratzeko asmoz, Astialdi Foroak webgune berri bat jarri du martxan eta, aukeraketa errazteko, bilatzaile aurreratu bat sortu da eskaintzen diren 40 ikastaro baino gehiagorekin. Atari hau www.astialdiforoa.org da eta bertan ikastaroak lurralde, mota, iraupen eta hizkuntzaren arabera sailkatuak daude. Oso erraza da bilatzailea erabiltzea eta interesatzen zaigun ikastaroa aukeratzean, informazio guztia ematen da prezioa (150 eta 500 eurotako kopuruen artean), izena emateko datak, egutegia eta eskolaren datu guztiekin.

Astialdi Foroan parte-hartzen duten elkarteek ekintzak antolatu dituzte bi egunetan formazio ikastaroak eta web orrialde berria UPV/EHUko ikasle gazteen ezagutzera emateko helburuarekin. Ekintzak aste honetan eta hurrengoan egingo dira eta bertan ikastaroen inguruko zalantza guztiak argituko dira eta oparitxoak emango zaizkie partaideei ordutegi eta leku hauetan:

Leioako campusa, irailak 11 (osteguna)
Ordua eta lekua: 10.00etatik 13.30ra, Mikel Laboa plaza.
Ekintza: Jolasak hainbat materialekin eta dinamikak jausgailuekin.

Vitoria-Gasteizeko campusa, irailak 18 (osteguna)
Ordua eta lekua: 10.00etatik 14.00etara, Julio Caro Baroja eta René Cassín kaleen artean.
Ekintza: Hainbat jolas eta “pentsamenduen” landatzea.

Xetehasun guztiak ezagutu nahi dituzu?

IRAKURRI PRENTSA OHARRA:

pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .