3000 pertsona “eskultismora konektatuko dira” igande honetan Bilbon eta Arrigorriagan, eskaut jai egun batean

“Kalea berreskuratu!” lelopean Bizkaiko eskaut mugimenduko kideek elkartuko gara datorren apirilaren 10ean, igandea. Bilbo eta Arrigorriagan egongo gara gure jai eguna ospatzeko, Gorka Deuna “Kalea berreskuratu!” leloa aukeratuta, 3500 pertsona inguru Gorka Deuna ospatzeko elkartuko dira. Aurtengo Gorka Deuna festa egiteko, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak (Gazteriaren Kontseiluko kdiea), apirilaren 10ean, domeka, Bilbo eta Arrigorriaga herriak aukeratu ditu. Antolatzaileek bertan ume, gazte, begirale, guraso eta aisialdian hezitzen dagoen mugimendu honen lagun guztiak elkartzeko asmoa dute.

Jai- eguna goizeko 9’45etan hasiko da; Bilboko gune desberdinetan elkartuko gara ekintza batzuk egiteko. Kalea gurea dela aldarrikatu nahi dugu, kalea gure hezitzaile lanan erabiltzen dugulako eta baita gizarte aldaketarako ere. 11’00ak aldera ibilaldi bat eginez, jendea Montefuerte parkera helduko da (Arrigorriaga) han ospakizuna egiteko.

Bazkaldu ostean, arratsaldeko 16’00etan, ekitaldi bat izango dugu, umeentzako sorpresa…baita nagusientzako ere. Eta 17’00etatik 18’00arte erromeria batekin, egunari ginga jartzeko. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak, Gorka Deuna egunean, mugimendu sozial eta hezitzaile bat bezala errebeindikatu nahi da; ideologi propio bategaz.

Eskaut mugimendua, aisialdian hezitzen dagoen lehen Eleizbarrutiko mugimendua da eta bere lehenengo pausuak Bizkaian, 1955ean eman ebezan. Gaur egun Bizkaia osoko 27 taldeek osatzen dute. Talde hauetan 8 eta 18 urte arteko 2000 ume baino gehiago parte hartzen dute eta eurekaz, lanean, gutxi gora-behera, titulu ofiziala daukaten 200 begiraleek.

Ikasturtean zehar ume eta gazteentzako antolatutako ekintzez gain, eskaut taldeek auzokide eta herritar guztiei zuzendutako giza eta kultura ekintzak edota euren inguruan indar eta laguntza asko ez daukaten “Gobernuz Kanpoko Erakunde” edo elkarte ezberdinek proposatutako kanpainetan parte hartzen dute. Bestalde, hamabostaldi bateko hogeita hamar uda-kanpaldi inguru antolatzen dituzte.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .