#EGK30aukera bideoko fotograma bat

Jada ikusgai 30. urteurrena bideoa

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2016ean 30. urteurrena du eta data hori ospatzeko bideo oso berezia egin dugu. 1986ean Eusko Legebiltzarraren lege bidez sortutako plataforma da eta ibilbide hau biltzen duen produktu bat sortzea izan da helburu nagusia, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua 30 urte hauetan langile ohi, kolaboratzaile, erakundeetako ordezkari edo egungo lantalde teknikoko eta Batzar Iraunkorreko kideentzat (egungoak eta aurreko urteetan izandakoak), besteak beste, zer izan den islatzen duena. Web orrialdeko albisteen alorrean jakin dezakezu orain arte gin dugun guztia

Horrelako aukera baliatu nahi dugu 30. urteurrena biltzeko bideoa egiten lagundu gaituzuen guztioi eskerrak emateko, bai parte hartu izanagatik eta bai azaltzen diren guztien kontaktua lortzen laguntzeagatik. Ez da erraza izan, batez ere denboran atzera urruti xamar geratzen direnekin harremanetan jartzea. Barkamena eskatzen dizugu zurekin harremanetan jartzea lortu ez badugu. Eta, aipamen berezia Rekkami beste behin ere bideo aurrera ateratzen lagundu gaituztelako.

30. urteurrena biltzeko bideoa osorik duzu jarraian. Zabal ezazu bideoa beldurrik gabe!

Zer iruditu zaizu egindako bideoa? Gustatu al zaizu? Zure iritzia, beste guztietan bezala, jakitea gustatuko litzaiguke. Albistean bertan utzi komentarioa, sare sozial bidez (Facebook, Twitter, Google +, Linkedin edo Instagram) esaiguzu edo bidali emaila gure kontaktuetako edonori.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .