2017an diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu - EGK

2019an diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi dugu gure egunerokoan sortzen ditugun proiektu eta lanetarako. Horretarako, azken urteotan sortu dugun diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu 2019an. Jasotzen diren CV eta porfolioak aztertu ostean, aukeratutako diseinatzaile gazteekin lan-poltsa osatuko da eta, urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Hauek dira 2019an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan:

  • EGKren lantalde teknikoak garatutako txostenen maketazio eta diseinua
  • EGKren lantaldeen irudia garatzeko marrazki, ilustrazio eta bestelakoak
  • Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak
  • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, esku-orriak, liburuxkak…
  • EGK-k antolatutako proiektuen laburpen bideoak (hauek grabatzea ere lanaren zatia izango litzateke)
  • Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak.

Porfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira eta, aurreko urteetan bezala, parte hartzen duten pertsonek edo enpresek derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute. Era berean, gaztea 18-30 urte bitartekoa izan behar da edo enpresa adin tarte horretako gaztez osatua egon beharko da.

Gainera baloratuko da:

  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
  • EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.

Epeak

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta porfolioa aurkeztu behar dute 2019ko otsailaren 22ko eguerdiko 12.00ak baino lehen “diseinatzaile gazteak” gaiarekin komunika@egk.eus helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.

Informazio gehiago jakiteko aipatutako helbide elektronikoa idatz dezakezu edo 943 429767 / 688 675 932 (Jon) zenbakietara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.