2017an diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu - EGK

2017an diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du sortuko diren lanak antolatzeko. Horretarako, 2017an diseinatzaile gazteen lan poltsa osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Egin beharreko lanak

Hauek dira 2017an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan:

  • EGKren lantalde teknikoak garatutako txostenen maketazio eta diseinua
  • EGKren lantaldeen irudia garatzeko marrazki, ilustrazio eta bestelakoak
  • Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak
  • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, esku-orriak, liburuxkak…
  • Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak.

Portfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira

Balorazioa

Aurkezten diren proposamenen artean, aurretik egindako antzeko lanen portfolioa baloratuko da. Parte hartzen duten pertsonek edo enpresek, derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.

Gainera baloratuko da:

  • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
  • EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea

Epeak

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta portfolioa aurkeztu behar dute 2017ko apirilaren 28ko eguerdiko 12.00ak baino lehen “diseinatzaile gazteak” gaiarekin komunika@egk.org helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.

Informazio gehiago jakiteko, 943 429767 telefonora deitu edo komunika@egk.org helbidera idatzi (Jon Agirre, EGKren komunikazio teknikaria).

EGK-k 2017rako diseinatzaile gazteak lortzeko deialdia

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .