2014rako planak: zer proposatzen? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua 2014

2014ko udarako planak

Kanpaina solidario batean parte hartu, garapenerako lankidetza proiektu bat ezagutu, brigada internazionalista batekin beste gizarte errealitate bat ezagutu, udalekuetan begirale izan… 2014ko udarako planak anitzak dira. Eta ziur guk esandakoetatik asko geratzen direla kanpo. Baina, nonbaitetik hasi behar da, ezta? Uda honetan plan askoren artean aukeratu dezakegu. Jarraian uzten dizkizugu boluntariotza, elkartasuna, lankidetza eta parte-hartze proposamenak biltzen dituzten lotura baliagarri batzuk:

Bategin, Bizkaiko boluntariotza eta parte-hartzerako Bolunta agentziak irekitako ataria: www.bategin.org

Uda txoko, Gipuzkoako Gazteria Zerbitzuaren webgunea: http://www.gipuzkoagazteria.net/uda

Eta uda honetan, zer? Gasteizko Udaleko Gazteria Ataleko txokoa, www.vitoria-gasteiz.org

Ea gustukorik topatzen duzu. Eta baten bat gehitu behar dugula okurrituz gero idatz iezaguzu hezkuntza@egk.org helbide elektronikora. Eskertuko dizugu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.