Boluntario gazteek ehun udako ekintza baino gehiago antolatu dituzte 10.000 plazekin

Prest da udako kanpaina! Boluntario gazteez osatutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako astialdi taldeek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 100 udaleku eta opor-jarduera baino gehiago. Guztira, 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko. Guk hiru zerrendetan bildu ditugu udako ekintza horiek guztiak, bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko (jarduerak antolatu dituzten taldeen jatorriaren arabera):

Araba. Ekintzak ikusi.

Bizkaia. Ekintzak ikusi.

Gipuzkoa. Ekintzak ikusi.

Edozein lurraldeko astialdi-taldek antolatutako ekintza aukeratu dezakezu, ez bakarrik zure lurraldeko talde batek eskainitako jarduerak. Dena den, hobe izaten da zure inguruko bat aukeratzea, ondoren nahi izanez gero ikasturtean zehar ere talde horretan parte hartu ahal izateko.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, hemen daukazu ere Udako Kanpainaren informazio-eskuorria: 

Tríptico actividades de verano

Nahi baduzu, komunikabideei bidali diegun oharra irakurri dezakezu ere:

PDF ikonoa

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .