Udan… zatoz Komunikazio Erremedioak laborategira!

Prentsaurreko bat antolatu nahi duzuela baina ez dakizula nondik hasi? Irratian elkarrizketatuko zaituztetela eta begirik ezin itxi zabiltzatela? Egunkarietan ekimen bat iragarri nahi duzuela baina ez dakizuela nora-nola bidali… eta nora-nola ez? Laaaaasai! Zatozte Udako Euskal Unibertsitatea eta Gazteriaren Kontseiluarekin “Komunikazio erremedioak” laborategira. Konponbideak bilatuko ditugu.

Irakasleak

Iñaki Landa García. Komunikazioan lizentziatua, EGKko Gipuzkoako koordinatzailea, UEUko kidea.

Itsaso Estarrona Elizondo. Kazetaria. EGKko komunikazio arduraduna.

Helburuak

Komunikazioaren ezinbestekotasunaz eztabaidatu.
Komunikabideen funtzionatzeko era ulertu.
Komunikabideak baliatzeko tresnak eskaini.
Komunikazioan ahaldundu / jabetu.

Edukiak

Euskal Herriko komunikabideen mapa. Nor da eta nola antolatzen da gure jomuga?
Zertarako eman prentsaurreko bat… eta zertarako ez. Beste aukera batzuk.
Lekurik onenean momenturik onenean.
Albistea ‘eginda’ eman (egintzat eman gabe).
Komunikabideei deialdia. Nori, nola eta noiz.
Momentua heldu da: prentsaurrekoa. Gakoak.
Eta gero? (eta aurretik bada, hobe): Kazetariei arreta.
Kazetari batek deitzen dizu. Elkarrizketa negoziatu.
Elkarrizketa bat eskaini nahi duzu. Nola ‘saldu produktua’.
Elkarrizketa bat lotu duzu. Zure ideiak komunikatzeko aholkuak.
Baliabide erabilgarriak: komunikazio gidak / hedabideen kontaktuak.

Metodologia

Azalpen teorikoak.
Talde eztabaidak.
Banakako ariketak.
Talde-dinamikak.

Nori zuzendua

Elkarteak, gizarte mugimenduak… eta gaian interesa duten kazetariak eta norbanakoak.
Matrikulaziorako argibideak

Info+ eta izena emateko:

http://www.ueu.org

943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Ikastaro honetaz gain, beste asko dituzu aukeran.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.