Abrimos oferta para el puesto de persona técnica de vivienda

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan Etxebizitza teknikari lanposturako deialdia zabaldu dugu

04/01/2021

CV eta motibazio gutunak urtarrilaren 12ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus. Lanpostua Gasteizen izango da. Etxebizitza alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da. …

Seguir leyendo…

Emantzipatzeko eredu berriak aztertzeko unea da - Es hora de analizar nuevos modelos de emancipación. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Emantzipatzeko eredu berriak aztertzeko unea da

04/09/2019

2019an zehar hainbatetan errepikatu dugu gazteok emantzipatzeko arazoak ditugula eta hori adierazten duten datuak mahai gainean jarriz gainera: batez besteko emantzipazio adina, gazte batek diru-sarreren zein kopuru bideratu behar duen etxebizitza gastuetara (alokairuan eta jabetzan), etab. Azterketa egin ostean diagnosia argia da: gazteon behar eta ezaugarriak kontuan dituzten neurriak behar dira. Orain hor dugu erronka …

Seguir leyendo…

Saharako bidaian landutakoa jakin nahi? Martxoak 21 Gasteizen zita! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

EGK-k Saharara bidaiatu zuenean zer landu zuen jakiterik nahi? Martxoaren 21eko jardunaldian parte hartu!

13/03/2018

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Arabako SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin, “Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” ekintza ospatuko du martxoaren 21ean arratsaldeko 17:00etan Artiumeko Plaza Gelan, Gasteizen. Jardunaldiaren helburu nagusia Saharar gazteria eta Euskadiko gazteriaren esperientzia-elkartrukea egitea da, ondoren gizartean parte-hartze aktiboago bat aurkitzeko tresnak izan ditzaten. Jardunaldia hiru zatitan banatuko da: EGK-k Saharako kanpamentuetara egin zuen …

Seguir leyendo…

SexBerdin Hiruburua Gasteizen - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

SexBerdin Hiruburua Gasteizen

28/09/2017

Gazteak, teknikariak eta politikariak elkarrizketan aritu ziren atzo SexBerdin Hiruburua Gasteizen egin genuen, El Pilar gizarte etxean. EGK-ko Berdintasun lan-arloak, besteak beste, Aniztasunaren erronka lantzen du eta atzo LGTBI+kolektiboaren eta espreski gazteen egoera aztertzeko Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako eztabaida-dinamika lan-ildo horren barnean koka genezake. Zer eztabaidatu genuen? Gasteizko Udalak LGTBI+ kolektiboari bideratuta martxan jarritako hainbat …

Seguir leyendo…

Hiruburuen esperientzia eta ondorioak azaldu ditugu Gasteizko Udalean

EGK-k Hiruburuen esperientzia eta ondorioak azaldu ditu Gasteizko Udaleko bi batzordetan

26/01/2015

2014ko urrian EGK-k Hiruburuak antolatu zituen: Gasteizko politikarien, teknikarien eta gazteen arteko topaketak gazteentzat interesgarriak diren gaiak jorratzeko (enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuak). Une horretan, esperientzia bera eta sortu ziren ondorioak udal ordezkariei helarazteko konpromiso hartu genuen. Gaur gure hitza betez, EGk bi udal batzordetan parte hartu du, “Enplegu sustapenaren, garapen ekonomiko iraunkorraren eta sozietate …

Seguir leyendo…

Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

23/09/2014

Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu? PARTE-HARTU HIRIBURUETAN! Zer dira? Urrian egingo diren hiru topaketa gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko. Nork hartuko du parte? Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIAK eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin. Nola antolatuko …

Seguir leyendo…