Herrigintza Gaztea egitasmoa Gazte Borraste irratsaioan!

La iniciativa Herrigintza Gaztea, en el programa de EGK

La iniciativa Herrigintza Gaztea, en el programa de EGK. Debagoienako Bagara elkarteko Herrigintza Gaztea egitasmoan burubelarri ari diren bi lagun izan ditugu aste honetan Gazte Borraste irratsaioan. Aitzol Loyolak eta Jon Etxebarriak Eskoriatza, Arrasate, Aretxabaleta eta Antzuola inguruan hainbat gaztek abiatu duten proiektu honen xehetasun guztiak ekarri dituzte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Tas Tas irratiko uhinetan aireratzen duen irratsaiora.

Entzuteko…

Helburuak

Euskal Herrian eta gure bailaran, Debagoienan, azken belaunaldietan herrigintza aktiboak funtzio garrantzitsua bete du. Maila askotan konpromisoa izan duten pertsonei esker (arlo politikoan, kulturala, artistikoa, erlijiosoa, soziala, kooperatiboa, etab.), gauden lekura iritsi gara. Mende berri honetan ere funtsezkoa izango da herrigintza aktibo hori, herri moduan aurrera egin nahi badugu. Horrek eskatzen du pertsonak prestatzea herrigintza berri bat loratzeko. Horixe egiteko ikasketa-gunea da Herrigintza Gaztea izenaz ezagutarazi dugun, Herrigintza Eskola hau.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.