Exponemos en Bilbao el concurso de fotografía de Astialdi Foroa

19 April, 2016

Astialdi Foroaren boluntariotza argazki lehiaketaren erakusketa Bilbon apirilaren 15etik 29ra

Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, ‘Boluntariotza argazki lehiaketa‘ antolatu zuen 2015eko abenduan eta aurkeztu ziren irudi hoberenak erakusketa batean egongo dira orain. Gasteizen ikusgarri egon ostean, orain argazkiak Bilboko La Bolsa aretoan erakutsiko dira apirilaren 15etik 29ra. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:30era, larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta igandetan itxita egongo da. Ez dakizu iristen? Esteka honetan klik egin gizarte etxea non dagoen ikusteko. Azkenik erakusketa Donostiara iritsiko da

Boluntariotza argazki lehiaketa aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz antolatu zen, urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatzeko: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa den Astialdia Astindu! jarraituz. Parte-hartze arrakastatsua izan zen eta guztira 52 argazki aurkeztu ziren 21 elkarteren eskutik: Fundación Fidias, Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea, Sondikamendian Gorondagane eskolako Guraso elkartea, Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundea, Iruzun Eskaut Talde Laikoa, Club de Amigos Sansomendi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Esperantza Eskaut Kultur Elkartea, Atseden Taldeak, Arabako eskaut Laikoa, Fundación Itaka-Escolapios, Gurutze Gorria Araba, Ahida, Munduaz Blai, San Adrian Orlbeltz Eskaut Taldea, Erandioko Gaztetxoak, Kirikiño Aisialdi Taldea, Hezkide Eskola, Arduradun Eskola, Andra Mari Eskaut Taldea eta Kukuaren Taldeak.

Erakusketa egiteko 15 argazki hoberenak aukeratu dira taldeek boluntariotzaren gainean bidali zituzten mezuekin batera. Hauen artean, ezin dira falta bi argazki txapeldunak:

itaka

JUNTOS SOMOS CAPACES DE ALCANZAR GRANDES METAS – Itaka-Escolapios Fundazioa

bettigotti

URTETIK URTERA – Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.