Gasteizko euskaltzaleak martxan

Fecha: 17-01-2014 | 17-01-2014
Lugar: Gasteiz (Aldabe)
Hora: 18:00 | 18:00

GEU elkartearen deialdia:

Gasteizen euskararen alde zure harri koskorra jarri nahi al duzu? GEU elkarteko lagunok hiru proiektu ditugu esku artean, eta egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

1) Gasteizen Arabako aldizkari berri bat sortuko dugu, euskaraz. Horretarako, gauza asko erabaki behar ditugu: izena, formatua, bazkideak… Hori guztia zehazten joateko, hainbat topaketa egingo ditugu animatzen zareten guztiekin!


2) Euskaralagunak proiektua abiatuko dugu ere, Gasteizen euskararen alde gure ekarpena egiteko prest gauden pertsonen eta elkarteen sarea osatzeko. Aldizkarirako argazkilariak, txosnan aritzeko sukaldariak, kamisetak diseinatzeko marrazkilariak, mintzalaguntzaileak, Hirinet.net-en idazteko kazetariak, publizitatea jarri nahi duten dendak… denetarik behar du euskalgintzak! Euskararen alde lan egiteko prest gauden gasteiztarron sare indartsu hau nola osatu diseinatzeko, hainbat topaketa egingo ditugu datozen hilabeteotan, interesa izan dezakezuen guztiontzat irekiak, nola ez.


3) HirinetFM irratsaioa estreinatu dugu Radio Vitorian. Asteazkenero 20.30etatik 21.00etara Gasteizko euskaldunok gure tartetxoa dugu 104.1 frekuentzian. Irratsaioan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen bila gabiltza ere: esatari gisa aritzeko, kolaborazioak grabatzeko, produkzio lanak errazteko eta Gasteizko euskarazko irratsaio honi bizia emango dion beste edozein lanerako.


Hiru proiektu hauen berri emateko, bilera irekia antolatu dugu:


NOIZ?
Urtarrilaren 17an, ostirala, 18.00etan

NON? ALDABE gizarte etxean (askotariko gelan)

ZER? Hiru proiektuen aurkezpen laburra (Aldizkari berria, Euskaralagunak eta Hirinet FM) eta egitasmo horietako batean, bitan ala hiruretan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen eta elkarteen arteko dinamikak.

NOR JOAN DAITEKE? Nola ez, edozein adin, jatorri, aukera politiko, ikasketa eta lanbideko pertsonak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Noski, ez da beharrezkoa GEU elkarteko bazkide izatea (bazkide egin nahi izanez gero, egin klik hemen; 25€ urtean).


Etortzera animatzen bazara ala ezin baduzu etorri eta informazioa jasotzen jarraitu nahi baduzu, eman izena mesedez orrialde honetan, GEU elkarteko kideok hau guztia hobeto prestatu ahal izan dezagun. Zuk ezin baduzu parte hartu baina interesa izan dezaketen gasteiztarrak ezagutzen baldin badituzu, mesedez mezu hau zabaltzen lagundu.

Guztion artean Gasteizen euskarari bultzada emango diogu!

GEU elkartea

Volver a agenda

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.