Concurso de vídeos Klip Klap (hasta el 8 de septiembre)

Fecha: 10-08-2010 | 10-08-2010
Lugar:
Hora: 00:00 | 00:00


1.gaia : Zure « Euskarazko telebista » gaur egun ?
2.gaia : Gai librea.
(Zure fikzioak, erreportaiak, musika bideoklipak, delirioak, publizitate faltsuak, eta beste…)


Sariak

· Sailkatuko ditugun bideoak FESTIRUDI festibalean hedatuko ditugu, Arrosan, 2010eko urriaren 2an.
· Epaimahaiaren eta publikoaren lehen saria : bidai bat Euskal Herrian, 249 eurokoa.
· Epaimahaiaren eta publikoaren bigarren saria : bidai bat Euskal Herrian, 169 eurokoa.
· Epaimahaiaren eta publikoaren hirugarren saria : bidai bat Euskal Herrian, 69 eurokoa.

Epeak

* Bideoa aurkezteko azken epea : 2010eko irailaren 5ean, gauerditan GMT
* Epaimahai independente batek bideo guzietarik 10 bereiziko ditu finaletarako, 2010eko irailaren 6an.
* Publikoak internetez bozkatuko du Publikoaren Sariarako, 2010eko irailaren 7a eta 2010eko irailaren 30a artean.
* Publikoaren Sariaren irabazleen izenak jakin araziko ditugu FESTIRUDI festibalean, 2010eko urriaren 2an.


Xehetasunak

* Lehiaketa hau presuna fisiko orori idekia zaio.
* Bideoak, mota desberdinetakoak izan daitezke : fikzioa ala dokumentala, egiazkoa ala ez, marrazki biziduna.
* Bideoen iraupenak ez du 5 minuta gainditu behar.
* Bideoak euskaraz izan behar dira, edo mutuak, edo euskaraz azpimarratuak.
* Parte hartzaileak ez dira behartuak haien izena jakinarazterat, bainan hauek ezingo dute saririk eskuratu.
* Xehetasun gehiagorentzat, webgune hori begira ezazu.

Araudiak

Lehiaketa, 2010eko uztailaren 15etik, 2010eko irailaren 30erat iragaiten da, www.kanaldude.org gunean.
Presuna fisiko orori idekia zaio. Adingabeek (18 urtez petik) parte har dezakete, burasoen baimena erakutsi ondoan.

Parte hartzeko eskaera, postaz edo helbide elektronikoz, igorri behar da ondoko helbiderat :

ALDUDARRAK BIDEO
KliKlap Bideo lehiaketa,
Plaza nagusia
64780 Arrosa

Helbide elektronikoz : festirudi@live.fr

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Ondoko xehetasunak emaiterat behartua zira : Izena, albizena, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, helbidea. Konfirmazio mezu bat igorriko diogu parte hartzaile bakotxari.
Parte hartzaileak gure araudia onartu behar du parte hartu ahal izaiteko. Parte hartze bakar bat parte hartzaile bakotx onartua izanen da.

Bideoak igorri behar dira postaz ondoko helbiderat:


ALDUDARRAK BIDEO
KliKlap Bideo lehiaketa,
Plaza nagusia
64780 Arrosa
CD, DVD edo DV kazeta euskarriak onartuak dira. Beste euskarrientzat, Aldudarrak Bideo deitu : (00 33) 5 59 49 16 27 begin_of_the_skype_highlighting (00 33) 5 59 49 16 27 end_of_the_skype_highlighting

Parte har dezakezu 2010eko uztailaren 15etik, 2010eko irailaren 15erat.

Gaizki beteak edo ez osoki beteak diren izen-emaite fitxak ez ditugu onartzen ahalko, eta ezeztatuak izanen dira. Iruzur edo enganatze entseguek ondoriotzat ukanen dute parte hartzailearen kanporatzea.
Antolatzaileek eskubide osoa dute parte hartze susmagarrien ezeztatzeko. Parte hartzeak nunbre handian igortzeko logizielen erabiltzaileak, IP helbide faltsuen sortzaileak eta mota berekoak lehiaketatik kanporatuak izaen dira.


Ebaluazio irizpideak
Antolatzaileek bideo guziak begiratuko dituzte lehiaketaren webgunean argitaratu aintzin, araudi ofiziala trabatzen ez dutela segurtatzeko. Ondotik, irabazleak hautatuak izanen dira, bi urratsetan. Sariak banatu aintzin, lehiaketaren antolatzaileek segurtatuko dute final erdietako eta finaletako parte hartzaileek araudi ofiziala ez dutela trabatzen.
Lehen bi urratsetan, ondoko irizpideak erabiliko dira bideoen ebaluatzeko :

1. 40% inpaktu orokorra (bideoak eskaerari erantzuten dionez)
2. 40% sormena (ideiak, estiloa, originaltasuna)
3. 20% produkzioa (irudiaren, produkzioaren eta soinuaren kalitatea)

1. etapa : erdifinala
Zinema munduko profesionalez eta elkarte ordezkariz osatu epaimahai independente batek final erdietako bideoak ebaluatuko ditu. Gai bakotx 10 finalista hautatuko ditu. Orotarat, 20 finalista sailkatuak izanen dira. Bideoak www.kanaldude.org lehiaketaren webgunean argitaratuak izanen dira 2010eko irailaren 7tik goiti.

2. etapa : finala
Finaletarako sailkatu 20 bideoak www.kanaldude.org lehiaketaren webgunean argitaratuak izanen dira 2010eko irailaren erditsutik goiti. Publikoak bozkatzen ahalko du 2010eko irailaren 30a, gauerdi arte GMT (bozka bat presuna bakotx), Kanaldudek proposatu ebaluzaio irizpideak erabiliz.


http://www.aldudarrak-bideo.com/

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Volver a agenda

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.