Bertso-paper lehiaketa Gasteizen: sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar

Fecha: 14-03-2014 | 14-03-2014
Lugar: Araba
Hora: 00:00 | 00:00

 

Medicusmundi Araba-ren mezua:

Medicusmundi Araba Elkartetik “Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso” bertso-paper lehiaketa antolatzen dugu eskubide horiek aldarrikatzeko hemen zein Hegoaldeko herrialdetan.

Sexu eta Ugalketa Eskubideak (SUE) nazioarteko lege eta agirietan aitortuta dauden oinarrizko giza eskubide jakin batzuk dira. Horren arabera, pertsona orok bere sexualitatearen inguruan erabakiak libreki hartzeko eskubidea du, eta baita seme-alabak eduki nahi dituen ala ez eta haiek norekin, noiz eta nola eduki nahi dituen erabakitzeko eskubidea ere.

Baina, munduan…

Minuturo emakume bat hiltzen da haurdunaldia edo erditzearekin loturiko arrazoiengatik
Azken 50 urteotan SUEak urratzearen ondorioz hildako neskatila eta emakumeen kopuruak XX. mendeko gerra guztietan hildako gizonena gainditzen duela? (Nazio Batuen Populazio Funtsa -UNFPA, 2010)
130 milioi emakume eta neskatilak baino gehiagok emakumeen genitalen mozketa pairatu dute (EGM). (Unicef, 2009).
Urtero ia 3 milioi pertsona, horietatik %80 emakumeak eta neskatilak, sexu-esplotazioaren biktima izaten dira
Urtero 68.000 emakume inguru hiltzen dira, seguruak ez diren baldintzetan egindako abortuen ondorioz (Gimes, 2006)

Badago lotura frogagarri bat pobreziaren eta ama izan diren emakumeen heriotzaren artean, eta baita ere pobreziaren, nekazaritza-giroaren, hezkuntza-maila baxuaren eta nerabeen haurdunaldien artean! Sexu- eta ugalketa-osasunean inbertitzea garapenean inbertitzea da!

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan Gasteizen jaio, lan egin, ikasi edo bizi direnek parte hartu ahal izango dute.
Bai pertsonek zein taldeek har dezakete parte.

2.- Lanak

Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 3 bertso egin beharko ditu eta gehienez 8.
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea.

Hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.

3.- Epea: otsailaren 17tik martxoaren 14ra arte

4.- Helbideak Bertsoak bidaltzeko bi aukera egongo dira: posta arrunta eta posta elektronikoa.

Posta arruntez bidaliz gero, bertso-sorta gutunazal batean bidali beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN (nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Bizkaian jaio ez bada edo nortasun-agiri nazionalean agertzen den herria Bizkaikoa ez bada, ziurtagiria bidali beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten ari dela frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da kanpoaldetik. Honako hau da helbidea:

“Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso”

medicus mundi araba

Los Isunza/Isuntzatarrak, 9, 1ºesk.

01002 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoz bidaliz gero, bi dokumentu bidali beharko dira. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean, berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izanez gero). Honako hau da helbidea:

alava@medicusmundi.es

5.- Sariak

1. saria: 250€ (bidezko merkataritzako produktuak erosteko)
2. saria: 200€ (bidezko merkataritzako produktuak erosteko)

6.- Epaimahaia

Epaimahaia medicus mundi arabak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta Forum Feminista María de Maeztuk osatuko dute. Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du proposamenak genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza-eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea.Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utz dezake epaimahaiak, behar adina kalitatedun lanik ez dagoela erdiesten badu.

7.- Sari-banaketa

Sari-banaketa 2014ko apirilaren 4an izango da, burutuko den bertso-afarian.

8.- Lanen jabetza

Aurkeztutako lanen jabetza medicus mundi araba elkartearena izango da eta lan hauek argitaratzeko eskubidea izango du.

9.- Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. medicus mundi arabak oinarri hauetan jasotzen ez den edozein egoerari irtenbidea emateko ahalmena du. Lehiaketari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen harreman-bideak:

Telefonoa: 945 288031

E-maila: alava@medicusmundi.es

Web gunea: www.medicusmundi.es/alava

Facebook: alavamedicusmundi

OINARRIAK

http://www.medicusmundi.es/index.php/alava/media/sexu_eta_ugalketa_eskubideak_lehiaketaren_oinarriak


Volver a agenda

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.